angle-left Hezkuntza Departamentuak eta Agoitzeko Udalak institutu berria eraikitzeko hitzarmena sinatu dute

300 ikaslerentzako tokia izango duen eraikinak, 2,8 milioi euroko inbertsioa izango du

2021/03/01

Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno, eta Agoizko alkatea, Ángel Martín Unzué, lankidetza hitzarmena sinatzean.

Carlos Gimenok, Hezkuntzako kontseilariak, eta Ángel Martín Unzúek, Agoitzeko alkateak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutu berria sortzeko lankidetzarako hitzarmena sinatu dute gaur. Udalak San Miguel ikastetxe publikoaren inguruko lursorua utziko du Departamentuaren esku 300 ikasle hartuko dituen institutua eraikitzeko 2.891.427,86 euro inbertituko dira.

Ikastetxea eraikitzeko lanak 2021eko martxoaren amaieran hasiko dira eta urte amaierarako amaituta izatea aurreikusi da. Institutua eraikitzeko proiektua THEMOLINO PROYECTOS, S.LPek egin du, 76.484 eurotan, BEZ barne. Eraikitzeko lanak Rio Valle Construcción y Obra Pública, S.L-ek egingo ditu.

Instalazioak

Proiektuan jaso denez eraikinak 3 solairu izanen ditu (behe solairua eta bi pisu), guztira eraikitako 2.981,84m2ko azalera (2.634,00 m2 erabiligarriak). Ikastetxeak DBHko bi lerro eta erdi jasotzeko ahalmena izango du eta ohiko 10 ikasgela, 9 espezifikoak eta bestelakoak, nahiz laborategia, bulegoak, irakasleen gelak, zein bestelako guneak izango ditu: biltegia, komunak, instalazioentzako gelak, etab.

Eraikin berria eraikitzeak gaur egun San Miguel ikastetxe publikoan ikasten ari diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako espazio propioa izateko beharrari erantzungo dio. Horrela, Haur eta Lehen Hezkuntzarako espazioa berreskuratuko da.

Bi administrazioek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gorputz-hezkuntza emateko udal-kiroldegia erabiltzen jarraitzea adostu dute, baita ikastetxe publikoan bi ikastetxeetako ikasle guztientzako estalki bat eraikitzea ere.

Eraikina entregatu ondoren, Hezkuntza Departamentuak egiaztatuko du instalazio guztiek ondo funtzionatzen dutela, zentroa ekipatuko du eta egungo ikastetxeko material guztia lekuz aldatuko du martxan jartzeko.