angle-left Hezkuntza Departamentuak eta Iruñeko Udalak Lezkairuko ikastetxe berria eraikitzeko hitzarmena sinatu dute

Udalak zentroa eraikiko den lursaila erabilgarri jarri du, eta 10,7 milioi euroko foru inbertsioa izango du

2021/02/05

Carlos Gimeno, Hezkuntzako kontseilaria eta Enrique Maya, Iruñeko alkatea, hitzarmena sinatzeko unean.

Carlos Gimeno, Hezkuntzako kontseilariak, eta Enrique Maya, Iruñeko alkateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur goizean Lezkairuko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea eraikitzeko. Hala, Iruñeko Udalak Hezkuntza Departamentuaren esku jarriko du eskola berria eraikitzeko lursaila, lan horiek Nafarroako Gobernuaren 10,7 milioi euroko inbertsioa izango dute.

Ikastetxe berria eraikitzeko lanak 2021ko lehen seihilekoan hasiko dira eta 18 hilabetez gauzatuko dira (lanak 2022 amaieran amaitzea aurreikusi da), 10.698.420,91 euroko, BEZ barne, inbertsioarekin. Hezkuntza Departamentuak bere gain hartuko ditu lanak gauzatzeko gastu guztiak eta behin eskola eraikita dagoen unean, gainontzeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiak bezala, udalak hartuko du beregain kudeaketa eta mantenurako ardura. Hitzarmenean gainera eraikitzeko prozesua zein eraikina ondoren udalari lagatzea jaso da.

Lerroak

Hasiera batean, ikastetxeak Haur Hezkuntzako 4 lerro izango ditu, eta Lehen Hezkuntzako 3, gainera Haur Hezkuntzan epe ertainean laugarren línea bat zabaltzeko aukera izango da. Ikastetxe berriak 900 ikasle hartzeko gaitasuna izango du, Victor Pradera – Paderborn IPko eta Lezkairuko haurrak joango dira bertara.

Jada idatzita dagoen ejekuzio proiektua, OM ARQ, S.L.P-ek egin du. Hitzarmena sinatzearekin, lanak esleitzeko lizitazioa ahalbidetuko da. Behin eraikina eman ondoren, Hezkuntzako Departamentuak instalazio guztiaren funtzionamendu ona egiaztatu eta doitu ondoren, Iruñeko Udalari lagako dio.