angle-left Hezkuntza Departamentuak eta CNAI sozietate publikoak hizkuntzetan murgiltzearen aldeko apustua egin dute ezohikoa izanen den uda honetarako

Hiri-kanpamenduak ingelesez, euskaraz eta frantsesez emanen dira 4 eta 14 urte bitarteko ikasleentzat, eta Iruñean, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta hala eskatzen duten Nafarroako beste udalerri batzuetan izanen dira

2020/07/02

Udako kanpalekuak iragartzeko kartela.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren esku dagoen Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Nafarroako Zentroak (CNAI), ingelesean, euskaran eta frantsesean murgiltzearen aldeko apustua eginen du uda atipiko honetan.

Programak 1.000 plaza inguru eskainiko ditu Iruñean, Tuteran, Lizarran eta Tafallan, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako (4 eta 14 urte bitartekoak) ikasleentzat, ekainaren 29tik abuztuaren 28ra bitarteko goizetan. 5 eguneko txandak izanen dira eta nahi den guztietan eman ahal izanen da izena. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izanen da, eta haurtzaindegi zerbitzu gehigarria 7:30etik aurrera.

Ikastaro horien helburua, jolas-jardueren bitartez eta era dibertigarrian, programa desberdinarekin astero, ikasleek hizkuntzetan komunikatzeko duten gaitasuna hobetzea da. Era berean, COVID-19ak sortutako osasun-larrialdi egoera dela eta familien kontziliazioa bultzatu nahi da udan.

Ikasleen zein irakasleen osasuna bermatzeko, CNAIk indarrean dagoen araudira egokitu ditu ikastaroak. Hainbat neurri ezarri dira, adibidez: taldeko gehieneko ratioa 12 ikaslera murriztea; ikasleen sarrera eta irteera egokitzea pilaketak saihesteko; higiene-neurriak areagotzea, gela guztietan gel higienizatzaileak jarriz; aurpegirako babesgailuak erabiltzea ikasleentzat eta irakasleentzat; jardueren programazioa urruntze-neurrietara egokitzea; eta espazio irekien erabilera sustatzea.

Udaleku bakoitzaren ezaugarriei buruzko informazio zehatza nahi izanez gero, www.cnai.es bisitatu daiteke, CNAIrekin harremanetan jarri info@cnai.es helbidearen bitartez edo 948.20.73.43 telefonora deitu. Era berean, kanpamentu horiek antolatu nahi dituzten Nafarroako udalerriek telefono beraren edo cnaicursos@cnai.es helbide elektronikoaren bidez jaso eta eska dezakete informazioa.

Iruñeko hiri-kanpamenduak:

- 1. astea: ekainaren 29tik uztailaren 3ra. Ingelesa eta frantsesa.

- 2. astea: uztailaren 13tik 17ra. Ingelesa.

- 3. astea: uztailaren 20tik 24ra. Ingelesa eta euskara.

- 4. astea: uztailaren 27tik 31ra. Ingelesa eta euskara.

- 5. astea: abuztuaren 3tik 7ra. Ingelesa eta frantsesa.

- 6. astea: abuztuaren 10etik 14ra. Ingelesa.

- 7. astea: abuztuaren 17tik 21era. Ingelesa eta euskara.

- 8. astea: abuztuaren 24tik 28ra. Ingelesa eta euskara.

Tuterako hiri-kanpamenduak:

- 1. astea: ekainaren 29tik uztailaren 3ra. Ingelesa.

- 2. astea: uztailaren 6tik 10era. Ingelesa.

- 3. astea: uztailaren 13tik 17ra. Ingelesa.

- 4. astea: abuztuaren 24tik 28ra. Ingelesa.

Lizarrako hiri-kanpamenduak:

- 1. astea: ekainaren 29tik uztailaren 3ra. Ingelesa eta euskara.

- 2. astea: uztailaren 6tik 10era. Ingelesa eta euskara.

- 3. astea: uztailaren 13tik 17ra. Ingelesa eta euskara.

- 4. astea: abuztuaren 24tik 28ra. Ingelesa eta euskara.

Tafallako hiri-kanpamenduak:

- 1. astea: uztailaren 6tik 10era. Ingelesa.

- 2. astea: uztailaren 13tik 17ra. Ingelesa.

- 3. astea: uztailaren 20tik 24ra. Ingelesa.

- 4. astea: uztailaren 27tik 31ra. Ingelesa.

- 5. astea: abuztuaren 3tik 7ra. Ingelesa.

- 6. astea: abuztuaren 10etik 14ra. Ingelesa.

- 7. astea: abuztuaren 24tik 28ra. Ingelesa.

CNAI, hizkuntzen ikaskuntza sustatzeko kalitatezko zerbitzu publikoa

Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Nafarroako Zentroa (CNAI), Hezkuntza Departamentuaren esku eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan (NEKP) integraturik dagoen Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoa da. 2001ean sortu zen, hizkuntzen ikaskuntza errazteko eta sustatzeko. Nafarroaren nazioarteko posizionamendua optimizatzen lagunduko zuten hizkuntza-berrikuntzako proiektuak bideratzeko eta bultzatzeko helburuarekin sortu zen, hainbat hizkuntzatan komunikatzeko gaitasuna hobetuz. 

Ia 20 urteko ibilbidean, eragin handia izan duten Europako proiektuak eta tokiko programak jarri ditu abian; ikastaroak eskaini ditu, ikasleentzat, irakasleentzat, enpresentzat eta prestatzaileentzat. 2019an, 7.230 parte-hartzailek prestakuntza-programa bat egin zuten, eta sozietate publikoak Nafarroako 35 herritara zabaldu zuen bere jarduna.  

Gaur egun, 30 programa baino gehiago ditu. Sartu www.cnai.es xehetasunez ezagutzeko.