Ahozkotasuna geletan lantzeko ‘Solaskide’ programaren kontratua sinatu dute Hezkuntza Zuzendariak eta AEKk - Ahozkotasuna geletan lantzeko ‘Solaskide’ programaren kontratua sinatu dute Hezkuntza Zuzendariak eta AEKk - Dpto
Ahozkotasuna geletan lantzeko ‘Solaskide’ programaren kontratua sinatu dute Hezkuntza Zuzendariak eta AEKk
2019/11/04
Gaur goizean, Hezkuntzako Zuzendari Nagusi Gil Sevillanok eta AEKko koordinatzaile Alizia Iribarrenek ‘Solaskide’ Hezkuntza programaren kontratua sinatu dute Iruñean. Programa honen helburu nagusia da Nafarroako A, B eta D ereduetako Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen ahozkotasuna landu eta hobetzea eta, horretarako, hainbat saio egingo dira 2020. urtean zehar, ikastorduetan. Programak gehienez ere 78 talde aurreikusi ditu, eta haietako bakoitzean 18 saio egingo dira.