angle-left Foru Gobernuak 600.000 euro bideratu ditu Nafarroako ikastetxe publikoetan eskola sustatzaileak kontratatzeko laguntzetara

Ikastetxe bakoitzak 20.000 euro eskuratu ahal izango ditu bere gizarteratze-proiektua garatzeko, eta eskabideak irailaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira

2024/09/02

lt 23/24 ikasturtean, oinarrizko 19 gizarte-zerbitzuk eta/edo gizarte-zerbitzuen mankomunitatek eskola-sustatzaileak eta/edo bitartekari soziokulturalak izan dituzte

Foru Gobernuko Hezkuntza Departamentuak laguntza-deialdi bat onartu berri du udalentzat, oinarrizko gizarte zerbitzuentzat edo gizarte zerbitzuen mankomunitateentzat, Nafarroako ikastetxe publikoetan eskola-sustatzaile bat edo bitartekari soziokultural bat kontratatzea finantzatzeko, ikastetxeak 2024/2025 ikasturtean garatzen duen gizarte eta hezkuntza inklusiorako proiektuan esku har dezan. Ekimen honetarako 600.000 euro erabiliko dira guztira (120.000 euro 2024ko aurrekontutik eta 480.000 euro datorren urtetik).