angle-left Corellako Alhama BHIko irakasle taldea hezkuntza inklusioaren eta eskola arrakastaren alde lan egiteko prestatzen ari da

2021/09/13

Duela urte batzuetatik, ALHAMA BHIk metodologia-aldaketa bat egiteko lan-ildoari eusten dio, hezkuntza-inklusioa hobetzeko eta eskola-arrakasta bermatzeko. Institutua PROEDUCAR-HEZIGARRI Hezkuntza Berriztatzeko Programaren ondorengo Ikastetxeen Sarean dago.

Ikasturte honetan, eskolak hasi aurretik, hainbat jarduera egin dira, bai programa zabaltzeko eta irakasle sartu berriak prestatzeko, bai harrera-jardunaldi bat egiteko, ikasleen talde-kohesioa sustatzeko.

Jarduerak askotarikoak eta aberasgarriak izan dira. Ikasturte berri honetan ikasten eta hobetzen jarraitzea espero dugu.

IKASTURTE HASIERA ZORIONTSUA!