angle-left Gobernuak ikastetxeetan genero-baldintzarik gabeko berdintasuna garatzeko Hezkidetzaren Foru Dekretua onetsi du

Hezkidetza-plana oinarri duen araua jendaurrean jarri da eta Nafarroako Eskola Kontseiluari zein Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluari igorriko zaio

2021/08/18

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran, Nafarroako Eskola kontseiluaren aurretiko txostenarekin eta Nafarroako Kontseiluaren onespenarekin, Hezkidetzaren Foru Dekretua Onartu du. Dekretuaren helburua da funts publikoen bidez finantzatutako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeetan hezkidetza eraldatzeko prozesuak ezarri, orokortu, sendotu eta mantentzea.

Era berean, bermatzen zaio ikastetxetan bere zerbitzuak ematen duen irakasle eta pertsonal orori hezkidetzaren eskumen profesionala izatea Hezkidetza Planaren bitartez. Dekretu berriaren helburuen artean dago halaber ikasleei berdintasunez bizitzeko eskumena bermatzea.

Ideia antolatzaile hauek sostengatzen dute hezkidetzaren eredua eta zeharkako erreferente eta giltza modura proposatzen dira hezkuntza alorreko erabaki eta jarduera guztietan, Hezkuntza Departamentua eta ikastetxe guztiak barne hartuz. Hezkidetza kontsideratuz ezinbesteko elementu modura heziketa kalitate inklusibo bat lortzeko, Hezkuntza Departamentuak hezkidetzaren eredua ikasleen garapen integralerako bermetzat hartzen du, haiek genero arrakalarik gabeko berdintasunean bizi daitezen trebatuz. Hezkuntzak bideratuko ditu prozedurak eskola ezberdinetatik prozesu honetan kolaboratzen duten familiekin baterako hausnarketa egiteko, Foru Dekretua arautzeko hezkidetza eredutik jarri diren helburuak lortze aldera.

Hezkidetzaren Foru Dekretua funtsa publikoekin finantzatuko diren Nafarroako unibertsitateak ez diren hezkuntza sistemako ikastetxe guztietan aplikatuko da, Hezkuntzako Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 3. artikuluan araututako ikasgairen bat irakasten duten haietan. Ikastetxe guztiek bere Hezkidetza Plan propioa elaboratuko dute, Hezkuntza Departamentuko Hezkidetza Planak ezarriarekin doituz. Hezkidetza Sustatzeko Talde bat dagokio ikastetxe bakoitzeko, diagnosi bat eta dagokion Hezkidetza Izaerako Plana elaboratzeko obligazioa izanik, Urteko Programazio Orokorrean txertatuz. Ikastetxe guztiak sare-egitura batean lotuko dira.

Hezkidetza Plana

Gobernuak Hezkidetza Plana Gardentasunaren Atarian jendarteratuko du; halaber Nafarroako Eskola Kontseilura eta Nafarroako Berdintasun Kontseilura igorriko du, ezagutzera emateko eta ekarpenak jasotzeko bidea emanez.

Hezkidetza Planaren arabera, gizon eta emakume arteko berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa hezkuntza sistema barruan lortzeko, funtsezkoa da proposamen guztiak garatzea giltzak diren antolamendu-ideia ezberdinetatik: kontzientzia kritikoa genero arrakalari dagokionez, norbere autonomia bizitzaren iraunkortasunari begira bere dimentsio guztietan, ahalduntzea, lidergoa eta ahalmena erabakiak hartzeko, aniztasunarekiko positiboa, osasuntsua hala nola adeitsua den afektu eta sexu heziketa, ahozko, idatzizko eta ikusmen mailako hizkuntzaren erabilera ez sexista edo ez androzentrikoa eta emakume eta neskato guztien aurkako indarkeria ororen prebentzioa eta kultura hezitzailea, besteren artean.

Oinarrizkoa da irakasleek hezkidetzaren eskumen profesionala izatea ikasleek berdintasunean bizitzen ikasteko trebetasuna barneratu ahal izateko.

Foru Komunitateko hezkuntza sistemako ikastetxe publiko eta pribatu hitzartuen Hezkidetza Planerako ezarpena pixkanakakoa izango da, eta Hezkuntza Departamentuak erabakiko du, urteko ebazpena dela medio.

2021ko uztailaren 28an, Nafarroako Kontseiluak derrigorrezko irizpen bat igorri zuen Hezkidetzako Foru Dekretuaren proiektuaren inguruan, esanez indarrean dagoen legediari jarraiki tramitatu dela, eta egiaztatu zuen testua antolamendu juridikoarekin doitzen dela. Ildo horri jarraiki, Nafarroak azpimarratu zuen bere irizpenean Foru Dekretua Nafarroako irakaskuntzaren eskumeneko babespean eman dela, foru Exekutiboak duen araudiarekiko ahalmenaren erabileran bere maila egokia izanik.

Ugariak dira Hezkuntza Departamentua estutzen duten arau orokorrak, hezkuntza administrazio modura, baita ikastetxeak ere, modu aktiboan lan egin dezaten hezkidetza ereduko eskola lortzera iristeko, gizon eta emakume arteko berdintasunari buruzko jarduketa planak presatuz. Araudi orokor honetatik, Foru Dekretu honen lege esparru bezala duen garrantziagatik, nabarmentzekoak dira Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurrien abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa, gizon eta emakume arteko berdintasun eraginkorraren aldekoa, apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea, emakumeenganako indarkeriaren aurkakoa, ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialaren alde, eta apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legea, emakume-gizonen arteko Berdintasunaren aldekoa.  

 

rueda de prensa