angle-left Gobernuak milioi bat euroko kreditua handitzea onartu du, Lanbide Heziketako irakasle teknikoak Bigarren Hezkuntzako kidegoan integratzeko

Horrela, 2021eko eta 2022ko ekitaldietan atzeraeraginez egingo zaio aurre ordainketari

2023/05/10

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 1.037.783 euroko aurrekontu-aldaketa baimendu du Hezkuntza Sailean kreditua handitzeagatik, 2021 eta 2022ko ekitaldietan atzeraeraginez, LHko Irakasle Teknikoen Kidegoa iraungitzeak eta Lanbide Heziketako sektore berezietan dauden Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Irakasle Espezialisten kidegoari atxikitzeak eragindako lanbide-heziketako irakasleen soldata-igoerari aurre egiteko.

 

Irakasleen integrazio berria lege-eskakizun bat da, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak (LOMLOE) eta Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 21eko 3/2022 Legea, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa iraungitzekotzat jo zutenak, B mailakoak, eta Bigarren Hezkuntzako Sektore Berezietako 19 espezialitate sartzen dituztenak, Irakasleen Kidegoan. Estatuak eta Nafarroako Foru Erkidegoak erregelamendu bidez garatu dute Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko prozesua, eta 2021eko urtarrilaren 19tik aurrera gauzatu behar da, LOMLOEk indarra hartzen duen egunean.