angle-left Ikastetxe publikoetako 55 urtetik gorako irakaslei zuzeneko irakaskuntza-lanaldia murrizteko baimena eman du Gobernuak

Gainera, itunpeko sareko irakasleen ordainsariak % 0,25 igo dira

2021/08/25

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du, zeinaren bidez, aurrekontu-aldaketa bat baimentzen duen, ikastetxe publikoetako 55 urtetik gorako irakaslei zuzeneko irakaskuntza-lanaldia murrizteko: Lehen Hezkuntzan saio bat, 2021-2022 ikasturtean. Neurriak erakunde sindikalekin sinatutako itunak betetzen ditu.

Horrela, zuzeneko irakaskuntzaren ordez, lan pertsonala egingo da, ordainsari-murrizketarik gabe. Irakasleak ikastetxean egongo dira ordutegi osoan, baina murrizketa-denbora norberaren lanerako erabiliko da. Jardunaldiaren murrizketa honek 2021eko aurrekontuan igoera eragin du, 207.050 euro. 

Itunpeko ikastetxeei dagokienez eta Hezkuntza Departamentuak proposatuta, Gobernuak  beste akordio bat onetsi du, langileen soldatei dagokien itunpeko irakaskuntzaren modulua handitzeko 14/2012 Errege Lege Dekretua aplikatuz 2012an egindako soldata-murrizketaren itzulketarekin jarraitzeko. Zehazki, aurten % 0,25 igoko dira zentro horietako langileen ordainsariak, 2021eko urtarrilaren 1era arteko atzeraeraginarekin, eta horrela jarraituko du 2020an hasitako itzulketarekin. Neurri horrentzako aurreikusitako gastua 332.377 eurokoa da. 

Era berean, Foru Exekutiboak itunpeko ikastetxeetako COVID moduluak eguneratzea onartu du, ikastetxeetarako prebentzio-protokoloan jasotako garbiketa eta langile gehiago kontratatzeko  neurriei eusteko 2021-2022 ikasturtean. Neurri horrentzako aurreikusitako gastua 9.128.025 euro da, horietariko 3.042.675 euro 2021eko aurrekontuei dagozkio, eta gainontzeko 6.085.350, 2022koei.