angle-left Gobernuak 35.100 euroko diru-laguntza globala emanen die Iruñeko "el Molino" eta Iberoko "Isterria" Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako Gurasoen Elkartei

Bakoitzak 17.550 euro jasoko ditu aurten ikasleen eskola-garraioko gastuetarako

2020/03/20

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du, zeinaren bidez 35.100 euroko diru-laguntza globala emanen baitzaie Iruñeko "el Molino" eta Iberoko "Isterria" Hezkuntza Bereziko ikastetxeetako APYMAri (Gurasoen Elkartea). Bakoitzak 17.550 euro jasoko ditu 2020ko urtarriletik ekainera eta irailetik abendura bitartean ikasleen eskola-garraioko gastuak ordaintzeko. 

 

Hezkuntza Departamentuaren eskumenen artean dago ezgaitasunari lotutako hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzako hezkuntza erantzuna antolatzea. Erakundea inklusioaren eta normalizazioaren printzipioen arabera antolatzen da, eta zentro arruntetan edo entzuteko edo mugitzeko ezgaitasuna duten lehentasunezko zentroetan gauzatzen da. Ikasleek berariazko neurri eta baliabideak behar dituztenean, Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan eskolatzea proposatzen da.

Ingurune normalizatuetan eskolatzeari ematen zaio lehentasuna, behar diren baliabideekin, baina oraindik ere beharrezkoak dira Hezkuntza Bereziko ikastetxeak. Modalitate honetan, curriculum-egokitzapen garrantzitsuak edo banakako arreta eta zainketa iraunkorrak behar dituzten ikasleak eskolatuta daude. Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzako (3-16 urte) eta Lanbide Heziketa Bereziko eta Helduen Bizitzara Igarotzeko Programetako (16-21 urte) ikasketak garatzen ditu curriculumak.