angle-left Nafarroako Gobernuak ikastetxeen oinarrizko agiritzat onartu du Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua

Ikasturte hasierako jarraibideen inguruko ebazpenari jarraipena emanez, Nafarroako Gobernuak Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua arautzen duen Foru Agindua onartu du, Nafarroako Eskola Kontseiluaren ahobatezko oniritziarekin

2019/03/15


 


Proiektu europarraren eraikuntzarako eleaniztasuna ezin errefusatuzko helburutzat jotzen duten Europar Batasunaren zuzentarauei jarraiki, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak uste du hizkuntzen koordinazio eta tratamendu integratua eta eleaniztasunaren eta hizkuntza aniztasunaren sustapena interes estrategikoko helburuak direla Nafarroako hezkuntza sistema hobetzeko hizkuntza komunikazioaren ikuspegitik, eta helburu horiek lortzeko funtsezko tresnetako bat Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua dela, hizkuntzen arloko koordinazioa, adostasuna eta errespetua bultzatzen dituen heinean.Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuaren elaborazioa arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduaren bitartez, dokumentu hau ikastetxeen oinarrizko funtzionamendurako agiri bihurtu da.

Ikastetxeetako beste plan eta proiektu askotan bezalaxe, hezkuntza komunitatearen partaidetza giltzarrizkoa da hizkuntza plangintza eraikitzeko eta hizkuntzek ikastetxe bakoitzean duten egoeraren diagnositik abiatuta adostutako helburuak txertatzeko. Horren kariaz, Mikel Urmeneta artista nafarrak Hizkuntza Proiektuaren zabalkunderako landutako triptikoa helarazi zaie ikastetxe guztiei, ekimenarekiko jakinmina eta partaidetza sustatzeko xedez.

Halaber, Gobernuak Hizkuntza Proiektua lantzeko baliabideak bildu ditu webgune batean, ikastetxeek egin beharreko lana errazteko asmoz.