angle-left Nafarroako Gobernuak eta NUKFk koordinazio organo bat sortu dute Haur Hezkuntzako lehen zikloa kudeatzeko

Erakunde berria 0-3 Plataformako ordezkariekin bildu da gaur, eta haiekin zikloaren egoera eta lan-aldarrikapenak aztertu ditu

2022/04/28

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Lurralde Kohesioko sailek eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Lehen Zikloari buruzko koordinazio organoa eratu dute gaur.

Organo hori arduratuko da Nafarroan 0-3 zikloko egoera aztertzeaz, LOMLOE hezkuntzari buruzko lege organiko berriaren esparruan baterako hezkuntza-ikuspegia izateko eta Nafarroako Foru Komunitateko errealitateari egokitutako kudeaketa-ereduak proposatzeko, Foru Gobernuak ekitaldi honetarako hezkuntza-arloan EH Bildurekin lortutako aurrekontu-konpromisoarekin bat etorriz.

0-3 ziklorako koordinazio organo horrek zortzi kideko ordezkaritza paritarioa izanen du. Erakundeen ordezkaritza handitu ahal izango da egiten diren bileren edukiaren arabera. Bilera horietara ordezkatuta dauden erakundeetatik kanpoko pertsona edo taldeak gonbida daitezke, eta lan-talde espezifikoen laguntza izan dezake.

0-3 plataformarekin bilera

FNMCren eta Nafarroako Gobernuaren arteko koordinazio organoaren lehen jarduketa 0-3 plataformari harrera egitea izan da, Hezkuntza Departamentuaren egoitzan. Hiru kidek bilera batean parte hartu dute, eta beren planteamenduak azaldu dituzte FNMCko eta Gobernuko ordezkariek zikloaren egoera eta profesionalen kolektibo horren lan- eta pedagogia-aldarrikapenak aztertu dituzten topaketan.

Bilera horretan izan dira Carlos Gimeno Hezkuntza sailburua, Juan Carlos Castillo FNMCko lehendakaria, Ander Oroz Federazioko lehendakariordea, Lurralde Kohesio Saileko Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez eta FNMCko eta Hezkuntza Departamentuko hainbat ordezkari.