angle-left Nafarroako Gobernuak eta Save the Childrenek hitzarmena sinatu dute Foru Komunitatean eskola-errepikapena prebenitzeko eta murrizteko

Hezkuntza Departamentua eta haurren eskubideen alde lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundea lankidetzan arituko dira alternatiben plan estrategiko batean

2025/04/24


Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak eta Catalina Perazzo Aragoneses Save the Children-eko Eragin eta Lurralde Garapeneko zuzendariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, erakundeak Madrilen duen egoitza nagusian, eskola-errepikapena prebenitzeko eta murrizteko.