angle-left Gobernuak 16,9 milioi eurorekin finantzatu ditu Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloak eta Curriculum Egokituko Programak ematen dituzten zazpi erakunderekin sinatutako hitzarmenak

Urte anitzeko aurrekontua baimendu du, datozen lau ikasturteetan Nafarroako hainbat tokitan 40 talderi emango zaien prestakuntzarako

2026/06/10

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 16.907.342,80 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa baimendu du, Hezkuntza Departamentuak Foru Komunitateko irabazi asmorik gabeko zazpi erakunderekin sinatutako hitzarmenak finantzatzeko. Erakunde horiek Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloak eta Curriculum Egokituko Programak emango dituzte datozen lau ikasturteetan (2026 / 2027, 2027 / 2028, 2028 / 2029 eta 2029 / 2030).

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).