angle-left Corellako Alhama BHIk taula periodikoaren 150. urteurrena ospatzen du

2023/01/26

Urtarrilaren 20an, ostiralean, Batxilergoko 1. eta 2. mailako Fisika eta Kimikako ikasleek Carlos Berlanga Labari, NUPeko Materialen Zientzietako eta Ingeniaritza Metalurgikoko irakasle titularra, izan zuten bisita.

Hogei bat ikerketatan baino gehiagotan parte hartu du txostengileak, fenomeno korrosiboak ulertzeko eta material metalikoen propietateetan duten eragina balioesteko.

Aurkezpenean, taula periodikoaren 150. urteurrena ospatzeko hitzaldia emateaz gain, bisita aprobetxatu zuen, halaber, gizateriak historian zehar erabili dituen materialen aurkikuntza, aplikazioak eta bilakaera ikasleei ezagutzera emateko.