angle-left Corellako Alhama BHIk antzinako Erroman murgilduko gaitu eTwinning proiektuarekin: «HIC MORTUUS VIVISSIMUS EST»

2021/05/24

eTwinning HIC MORTUUS VIVISSIMUS EST proiektua hiru ikastetxe hauek garatu dute:

-Corellako Alhama BHI (Nafarroa)

-Nuestra Señora de Loreto ikastetxea (Madril)

-Modenako Muratori San Carlo lizeoa (Italia)

 

Proiektu honen ezaugarria da latina irakas-hizkuntza gisa erabiltzea jardueretan, latina ikastetxeetako ikasleei hurbiltzeko eta ikaskideekin komunikatzeko erabil dezaten.

Horretarako, hainbat jarduera egin dira:

 

- Parte hartu duten hiru ikastetxeetako ikasleak beren burua latinez aurkeztu eta deskribatu dute.

- Latinezko epistola landu dute beren «Chartam Nativitatis»ekin.

-Aurpegierak aurpegiratu dituzte emotikonoen bidez eta argazkiak sortuz

-Hainbat gertaera historikori buruzko ikerketa kolaboratiboa egin dute, hala nola, Zesarren heriotza, Antonina izurria, Koliseoaren inaugurazioa... eta ikasleak kazetari bihurtu dira, gertakari horiei buruzko egunkari-azalak sortu baitituzte, eta horiei esker ikasi ahal izan dituzte egutegi erromatarraren datak.

 

Hori guztia, eta askoz gehiago, hemen:

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975