angle-left “Altsasutik mundura, mundutik Altsasura” esperientziak XIV. "Vicente Ferrer" Garapenerako Hezkuntzako Sari Nazionala jaso du.

2024/10/04

Institutuko ordezkari bat Bolivian egon da, “Altsasutik mundura, mundutik Altsasura” proiektua aurkezteko. Aurkeztutako esperientziak azkeneko bi ikasturteetan landu diren 5 proiektu biltzen ditu bere baitan: "Denok gara etorkinak", “Patio inklusiboak”, "Mugitu oihanaren alde", "Bartolinas, sareak josten genero berditasunaren alde" eta “Mugituz!: bizikletari bide, autoari aire".

Saria jaso dugula-eta, Altsasuko institutuko ordezkari bat Boliviara joan da saritutako beste 9 ikastetxeetako ordezkariekin batera praktika onak partekatzeko mintegi batean parte hartzera, eta ekainaren bukaeran "Vicente Ferrer" saria jasoko du Madrilen.

Antolatzaileek, sariagatik zoriontzearekin batera, animatzen gaituzte pobreziaren eta bazterketaren aurkako borrokan konprometitutako herritartasun globala eraikitzeko ekimen honetan lanean jarraitzera.