angle-left Benjamín de Tudela BHIk Hizkuntzen Europako Eguna ospatu du

2022/09/29

Europako Kontseiluko kide diren 46 estatuek 700 milioi europar animatzen dituzte beste hizkuntza batzuk ikastera, edozein adinetan, eskolaren barruan eta eskolatik kanpo. Hizkuntzen aniztasuna kulturen arteko ulermen handiagoa eta gure kontinentearen kultura-jaraunspen aberatsa lortzeko funtsezko tresna dela sinetsita, Europako Kontseiluak eleaniztasuna sustatzen du Europa osoan.

Estrasburgoko Europako Kontseiluaren ekimenez, Hizkuntzen Europako Eguna urtero irailaren 26an ospatzen da 2001az geroztik.

Benjamín de Tudela BHIko ikasleek hizkuntza bat ikasteak duen garrantziari eta bere bizitzarako izan ditzakeen irteerei buruz hausnartu dute. Ondorioak baliagarriak izan dira aireportuko informazio-panel bat egiteko, ikastetxean hitz egiten diren hizkuntza askotan:

Gainera, Erasmus+ KA220-SCH «Immigration et Liberté» proiektuan parte hartzen duten ikasleek joko bat egin dute herrialde parte-hartzaileen hizkuntzetan mezuak deszifratzeko, eta bideo batzuk grabatu dituzte mezu horiek irakurriz.

Informazio osoa eskuratzeko, esteka honetan sartu behar da

Kontaktua: Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es