angle-left Barañaingo BHIk bere musikala, “Madrildik zerura”, prestatuko du batxilergoko 1. mailan eskaintzen den “Musika Proiektua” irakasgaiaren zati gisa.

2020/11/04

Barañaingo BHItik 2015. urtean hasi zen proiektu berritzaile hau ezagutzera gonbidatzen gaituzte. Proiektu horrek 100 ikasle baino gehiago, ikastetxeko ikasle ohiak, zuzendaritza-taldea, irakasleak, APYMA, familiak, Barañaingo eta Burlatako udalak, Barañaingo Auditorioa, Burlatako Kultur Etxea eta abar hartzen ditu. Proiektu hau aurrera eramateko aparteko 3 ordu dituzte eta aurten, gainera, segurtasun neurri guztietara egokitu behar izan dute.

Proiektu hau sakon ezagutu ahal izateko, hezkuntza-komunitate osoarekin partekatu nahi dute "Plazaberri" Aldizkari Digitalean argitaratutako artikulu hau. Esteka honetan aurkituko duzue. .