angle-left Iruñeko Plaza de la Cruz BHIk Erasmus+ KA122-SCH "Bideko soinuak" proiektuko jarduerak nabarmentzen ditu

2022/05/30

Iruñeko Plaza de la Cruz BHIko ikasleek eta irakasleek beren jarduera biziarekin jarraitzen dute Erasmus+ KA122-SCH "Bideko soinuak" mugikortasun proiektuaren esparruan. Zehazki, eta parte hartzen ari diren jarduera guztiak ikusgarri egiteko, hainbat gune prestatu dituzte:

a) Blog honetarako esteka: https://iesplazadelacruz.educacion.navarr.es/web1/blog/categoría/erasmus/ 

b) You tubeko kanalerako esteka https://www.youtube.com/channel/UCUSEWCEAhgVY0bNPmexfA5w. Ikasleek egindako bideoak igo egingo dira kanal horretara (ez soilik mugimenduetan parte hartzen dutenenak (15 ikasle Italiara joango dira), baita Batxilergoko 1. eta 2. mailetako 125 ikasle inguru ere, proiektua garatzen laguntzen ari direnak.

c) Twitter gunean ere kontu bat jarri dute

d) DBHko 1. mailatik 4.era bitarteko ikasleak aktiboki parte hartzen ari dira zabalkundean (oraingoz, 179 ikasle inguru).

Hurrengo ekitaldiak:

- Ekainaren 1ean, Jardunbide Egokien Jardunaldian, aurkezpen bat egingo dute institutuko klaustroan, eta horren berri emango digute unean-unean.

- Ekainaren 11n, Iruñetik igarotzen den Bideari buruzko jardunaldi batean parte hartuko dute irakasle eta ikasleen familiekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik esteka honetan

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975