angle-left Zangozako Sierra de Leyre BHIk «Gabi/Gabis Kücheko Sukaldaritza» eTwinning proiektuan parte hartzen du Hesse-ko (Alemania) Georg Büchner Schul institutuarekin

2026/05/19

Proiektuaren eta jarduera nagusien deskribapena

 

«La Cocina de Gabi/Gabis Küche» proiektuak Sierra de Leyre BHIko eta Rodgaueko (Hesse, Alemania) Georg Büchner institutuko ikasgelak «janari eta gozamen oneko» leku bihurtu ditu. Izan ere, On Kixote hilezkorrak dioen bezala: «Gorputz osoaren osasuna urdailaren tailerrean forjatzen da».

Ikasleak eta irakasleak sukaldari eta mahaikide bihurtu dira, eta elkarrekin hitz egin, kolaboratu, irakurri eta marraztu dute Hezkuntza Plastikoko gelatik eta Sukaldeko gelatik.

 

Hiru jarduera egin dira nazioarteko talde mistoetan (“Testuak prestatzen”, “Esaera ilustratuak”, “Adiskidetasuna (ere) urdailetik sartzen da”.

 

Jarduera horien emaitza funtsezkoa izan da nazioarteko sukaldaritza-liburua diseinatu eta argitaratzeko. Gure zentroetako liburutegietan aurkeztuko da, erakusteko, irakurtzeko eta gozatzeko.

 

Hona hemen zenbait jarduera:

 

Proiektuaren bideo-aurkezpena


Azken produktua: errezeta-liburua (gaztelaniaz eta alemanez)


Proiektuaren buletina (gaztelaniaz eta alemanez)


Proiektuaren bideo-laburpena


Proiektuaren Twinspace-rako esteka


Informazio gehiago

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975