angle-left Larraintzarko DBHIk Frantziako egonaldi batean parte hartu du Erasmus+ KA122-SCH proiektuaren esparruan

2023/05/10

Nafarroako ikastetxeko hamabi ikaslek, irakasle laguntzaileekin batera, astebetez bisitatu dute Nayko Collège Henry-IV eskola, Akitaniako Departamentuan (Pirinio Atlantikoak). Bertan, Erasmus+ KA122-SCH proiektuko zenbait jardueratan parte hartu dute.

 

Begoña Torresek, Pays de Nay eskualde ederreko Gazteria Saileko nazioarteko programen arduradunak, eta Frantziako ikastetxean proiektuaren ardura duten irakasleek, bi lurraldeetako langileek elkar ikusi eta elkar ezagutu ahal izan dute, ilusio handiz, elkarrekin lan egin ondoren.

 

Mugikortasun jarduera diziplinartekotasunaren ingurukoa izan da, Nafarroako zentroaren proiektuan planteatutako helburuetako bat. Beste helburu nagusietako bat, berez, inguruko eskualdeen arteko loturak estutzea zen, eta haien antzekotasunak eta desberdintasunak maila guztietan partekatzea (kultura, hizkuntza, ohiturak eta tradizioak, bizimoduak). Bi herrialdeetako ikasleek aktiboki lan egin dute egonaldiaren aurretik elkarrekin diseinatutako jardueretan.

 

Gainera, hauek dira proiektuaren lehentasun nagusiak: inklusioa, aukera-berdintasuna, lan kooperatibo baterako metodologia-aldaketa, Europar Batasunera hurbiltzea, ikastetxearen eraldaketa digitala ikasleen eta irakasleen gaitasun digitala hobetzeko, eskola goiz uztearen aurkako borroka… azken batean, erakundea nazioarteratu eta Europara eta mundura zabaltzea da helburua, eta hori, zalantzarik gabe, nazioarteko bihurtzeko lehen urratsa da.

 

Informazio hori osatzeko eta Frantzian argitaratutako prentsa-oharra ikusteko, ESTEKA HONETAN sartu behar da:

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975