angle-left Iñaki Ochoa de Olza DBHIk "Vicente Ferrer" garapenerako Heziketako XI. Sari Nazionala jaso du

Maeztu kontseilaria Madrilen izan da, Espainian aitzindaria den Eskola Solidarioak programaren barruan egindako proiektu honen sari- emate ekitaldian.

2019/11/14

 

Iñaki Ochoa de Olza DBHIk Garapenerako Heziketako "Vicente Ferrer" XI. Sari Nazionala jaso du, Garapen Jasangarriko Helburuei buruzko %100 2030 Garapenerako Hezkuntza proiektuagatik. 2018/2019 ikasturtean gauzatu dute, ikastetxeko irakasleen inplikazioarekin eta Bakea eta Elkartasuna Fundazioa GGKEak koordinatuta.