Atzealdea

Sarrigurengo Institutuak irailean zabalduko ditu ateak DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleekin

Lanek 5.404.704 euroko inbertsioa izan dute eta abuztuko bigarren hamabostaldian amaituko dira

01/08/2019

imagen

Sarrigurengo Institutu berriaren kanpokaldea.

Bigarren Hezkuntzako Sarrigurengo Institutuak irailean zabalduko ditu ateak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehendabiziko zikloko ikasleekin. Lanak pasa den azaroan hasi  eta abuztuko bigarren hamabostaldian amaituko dira. Guztira, 5.404.704 euroko aurrekontua izan dute. Behin instalazioetako probak egin eta ekipamendua kokatu ostean institutua prest izango da ikasturte hasieran ikasleak hartzeko. 

Eizmendi kalean kokatutako ikastetxe berriak DBHko lehen mailako lau lerro (bi gaztelaniaz eta bi euskara) eta bigarren mailako bi lerrorekin (bat gaztelaniaz eta bat euskaraz) hasiko du ikasturtea. Ikasleak mailak gaindituz doazen neurrian institutuak Batxilergoko ikasleak hartuko ditu.

Instalazioak

Behin lanak amaitutakoan, Sarrigurengo BHI berriak  Derrigorrezko Bigarren Hekuntzako 24 unitate izanen ditu DBH eta Batxilergoko ikasketak eskaintzeko Zientziak eta Giza eta Gizarte Zientzia modalitateetan. Ikasketak A eta G (gaztelania) eta D (euskara) ereduetan eskainiko dira eta jarraipena emango zaio Lehen Hezkuntzan PAI Hizkuntzak Irakasteko Programan aritu diren ikasleei. Ikastetxea Foru Erkidegoko Iruña Erdialdea 5 distritora gehituko da eta Hermanas Uriz-Pi, A eta G ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko, zein Joakin Lizarraga D ereduko ikastetxean izanen du lehen hezkuntzako arloa; hala, Eguesibarreko ikasle guztiak hartuko ditu gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den Nafarroako Eskola Mapak jasotzen duen moduan.

Institutu berriak erantzuna emango dio bailarako bigarren hezkuntzako eskola beharrei. Eraikinak, liburutegia, gela zehatzak (musika, informatika, plastika, laborategia, etab.), kirol instalazioak (gimnasioa eta aldagelak), eta irakasleentzako guneak eta eremu orokorrak (biltegiak, bulegoak, garbiketa gelak, etab).

Plaza de la Cruz BHI

Hezkuntza Departamentuak Plaza de la Cruz BHIn egiten ari den lanak aurreikusitako epean ari dira gauzatzen eta iraila hasi aurretik amaitzea espero da. Ikastetxeak aurten 175 urte beteko ditu eta ikasturteari teilatua erabat berrituta emanen dio hasiera. Bi fasetan gauzatu dira lanak eta guztira 440.000 euroko inbertsioa izan da. Gainera, ikastetxeak irisgarritasuna hobetu du Zangoza kalean elbarrituentzako sarrera aldapa jarriz.