angle-left Julio Caro Baroja Institutuak “Kanpo Lana” hitzarmena sinatu du

Hezkuntza Departamentuaren programak, eskola-kaleratzeak ordezkatzea proposatzen du inguruko elkarteetan gizarte lanak eginez; hala, Julio Caro Barojako ikasleek Amavir Oblatas zentroan arituko dira

2019/01/11

 

 

 

 

Hezkuntza Zuzendari Orokor Roberto Perez Elortzak, Iruñeko Julio Caro Baroja Institutuko Bakartxo Garjón eta hirugarren adinekoen Amavir Oblatas egoitzako zuzendari Azucena Salvador Pascualek sinatu dute hitzarmena gaur bertan. Jarrera larriengatik eskolatik kanporatu ordez komunitatearen mesedetan izango diren bestelako ekintzak proposatzen dizkie ikasle horiei Kapo Lana programak.

 

Alegia, bizikidetzaren kontrako jarrerak dituzten ikasleek gizarte-ekintzak egin ditzatela. Era horretan, ikasleak bestelako ingurune batzuetan aritzeko eta bestelako gizarte egoerak erakusteko aukera izanen du, bai eta elkarlanean jardutekoa ere.

 

Zentroak ezarriko ditu ikasleak, hala dagokionean, egin beharko lituzkeen ekintzak. Jarraipena ere egiten zaio ikasleari eta parte hartzearen amaieran egoitzako arduradunak ikaslearen jarrera zehazteko fitxa beteko du. Familiak gainera informatuta egongo dira, aldioro.

Ikastetxe bakoitzaren esku gelditzen da kaleratua izan den ikasleak lan horretan jardungo duen denbora zehaztea, bai eta ikasleak egin beharreko lan motara zehaztea ere. Eta ikasleak bere aldetik memoria bat osatu biharko du egokitutako zereginak amaitutakoan. Ikasturtea amaitu aurretik ikastetxeko Bizikidetza Batzordeak programa beraren ebaluazio zehatza egin eta garapenaren berri emanen dio Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Aholkularitza Bulegoari.

 

 

Esan bezala, gaurko egunarekin batu da Julio Caro Baroja ikastetxea “Kanpo Lana” programa. Hortaz, dagoeneko 13 zentro dira hitzarmen honen bitartez, ikasle bat kaleratua den aldiro inguruko elkarte edo fundazioren batean lan egiten duena, beharra duten pertsonei laguntzen. Kanpo Lana barruko ikastetxeak dira: Azagrako Reyno de Navarra BHI, Alaitz BHI, Barañaingo BHI, Corellako Alhama BHI, Erriberriko Vianako Printzea Ikastetxe Publikoa, Iruñako Iñaki Ochoa de Olza BHI, Lodosako Pablo Sarasate BHI, Mendabiako Joaquín de Romera BHI, Noaingo Elortzibar BHI, Tuterako Valle del Ebro BHI eta Zintruenigoko La Paz BHI.