angle-left Ebroko Harana institutua Suediara joan da

2020/02/21

Otsailaren 9tik 14ra Ebroko Harana institutuko ikasle talde batek, bi irakaslek lagunduta, Kalix hiri suediarra bisitatu zuten.
Otsailaren 9an iritsi ziren hirira eta familiek hartu zituzten.
Hilaren 10ean, Furuhedsskolan institutuan hartu zituzten, eta hizkuntza suediarreko eskola bat jaso zuten. Ondoren, “Go Green, Europe” proiektuaren logotipoa sortu zuten. Horretarako, herrialde parte-hartzaileetako ikasleak nahastu ziren: Suedia, Espainia, Alemania eta Estonia.