angle-left Ostegunean, ekainak 27, amaituko da Lanbide Heziketako izen-ematea baieztatzeko epea

Behin-behineko zerrendak uztailaren 1ean argitaratuko dira eta behin betikoak 4an: matrikula uztailaren 5etik 16ra egin beharko da

2019/06/26

 

Jarduneko Hezkuntza Departamentuak 2019-20 ikasturtean Lanbide Heziketako ikasketak egiteko 7.865 eskaera jaso ditu. Erdi Mailako zikloetan 3.482 eskaera izan dira eta 4.383 Goi Mailan. Iazko ikasturtearekin alderatuz gora egin du esakerak. Bihar, ekainak 27, amaituko da Lanbide Heziketetako ikasketetan izen-ematea baieztatzeko epea eta uztailaren 1ean argitaratuko dira onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda, uztailaren 5etik 16ra bitartean matrikula egin dezaten. 

Hezkuntza Departamentuak 4.330 plaza eskaini ditu erdi eta goi mailako zikloetan, zehazki 2.205 plaza Erdi Mailakoak dira eta 2.125 Goi Mailakoak. Orain arte, izen-ematearen lehen epealdian, Departamentuak 7.865 eskaera jaso ditu: 3.482 Erdi Mailako ikasketak egiteko eta 4.383 Goi Mailakoak egiteko. Azkeneko datuak behin ikasleek matrikula egin ostean baieztatuko badir aere, oraingoz, azken urteetan emandako izen-emate kopuruaren tendentzia mantendu da eta ondorioz matrikulazio kopurua igo egin da. Zehazki, Erdi Mailako ikasketak egiteko eskaerak %7,5 igo dira iazko ikasturtearekin alderatuta eta %4 Goi Mailakoak.

Onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda uztailaren 1ean argitaratuko da, eta erreklamazioak aurkezteko epea amaitu ostean, zeina uztailaren 3an 14:00etan amaituko den, lehendabiziko behin betiko zerrendak uztailaren 4an argitaratuko dira. Hala, onartutako pertsonek matrikula egin ahal izanen dute uztailaren 5 eta 16a bitartean, azken eguneko 14:00ak arte.

Modu honetara, jada matrikula egina duten ikasleak eta irailean hasiko direnak kontuan hartuta eta aurreikuspenen arabera, 2019-20 ikasturtean Lanbide Heziketako ikasketak egingo dituzte 12.000 ikaslek.

LH genero eta hizkuntzaren arabera

Lanbide Heziketa hautatzeko aukera jada orekatua dago gizonezko eta emakumezkoen artean. Hala datuak aztertzerakoan ikus daitekeenez, Erdi Mailan %42 emakumeak dira eta %52 Goi Mailan (ikusi taula). Hala ere, ezberdintasunak ikus daitezke emakumeek eta gizonezkoek hautatutako ikasketen artean. Gizonezkoek industria eta tecnología arloko ikasketak hatuatzen dituzte eta emakumeek osasun eta gizarte zerbitzuetakoak. Aldaketa mantentzen da eta nabarmena da Goi Mailako ikasketen artean.

Bestalde, euskaraz eskainitako ikasketei dagokionean, %10eko igoera izan da Erdi Mailako zikloetan eta %18 Goi Mailako zikloetan iazko datuen alderatuz gero; Goi Mailan eskaintzen diren plaza bakoitzeko 2,4 eskaera daude.

Edozein kasutan, Hezkuntzako wegunearen Lanbide Heziketako atalean kontsulta daiteke zikloekin lotutako informazio guztia, matrikulazio epeak zein ikasleen onarpena.