angle-left Ekainaren 3an irekiko da Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan sartzeko probetan izena emateko epea

2020/06/02

Bihar, asteazkena, hasiko da Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan (CSMN) hurrengo ikasturtean sartzeko probetan izena emateko epea. Sarrera probak ekainaren 18, 19, 22 eta 23an eginen dira. Oraingoan, telematikoki egingo dira lehen aldiz.

CSMNk ahalegin handia egin behar izan du egungo egoerara egokitzeko. Beraz, izangaiek sarrera probak egin ahal izanen dituzte, bertara joan beharrik gabe, egoera berrira egokitutako probekin.

Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioak etorkizuneko ikasleek ez bezalako lau espezialitate eskaintzen ditu. Interpretazio (klasikoa eta jazza), konposizio, pedagogia (klasikoa zein jazza) eta musikologiako goi-mailako ikasketek osatzen dute CSMNren hezkuntza-eskaintza.

CSMNk bere irakaskuntza-lanarekin jarraitu du alarma-egoera dekretatu zenetik, eta eskolak online garatzen jarraitu du, teknologia berrien integrazioari eta ikastetxeko hezkuntza-komunitate osoak egindako ahaleginari esker.

 

ESTEKA INTERESGARRIAK:

Web CSMN, información pruebas de acceso