angle-left Frantziako Kanpo Arazoetako Ministerioak Plaza de la Cruz BHIri eman dio LabelFrancEducation zigilua, frantsesez irakaskuntza elebiduna emateko duen konpromiso eta kalitatearengatik

Iruñeko institutua Tuterako Benjamin BHIri eta San Cernin ikastetxeari batu zaie bikaintasuneko institutuen sarean, Frantziako kultura zabaltzen laguntzeagatik

2024/12/02


Frantziako Kanpo Arazoetako Ministerioak Iruñeko Plaza de la Cruz BHI Bigarren Hezkuntzako institutuari eman dio LabelFrancEducation zigilua, irakaskuntza elebidun frankofonoaren kalitatearengatik, eta zigilu hori Tuterako Benjamin BHIri berritu dio, lehen ere bazuen eta.