Aurrematrikula egiteko ohiko epean 3 urteko haurren 5.055 eskaera egin dira, iazko ikasturtean baino 153 gehiago - Aurrematrikula egiteko ohiko epean 3 urteko haurren 5.055 eskaera egin dira, iazko ikasturtean baino 153 gehiago - Dpto
Aurrematrikula egiteko ohiko epean 3 urteko haurren 5.055 eskaera egin dira, iazko ikasturtean baino 153 gehiago
Guztira, sare publiko eta itunduetako eta hizkuntza-eredu guztietako 3.280 haurrek (%64,9) jasoko dute hezkuntza PAI programaren bitartez, %0,2 gehiagok
2024/04/02
3.034 eskaera jaso dira ikastetxe publikoetarako eta 2.201 itunduetarako
3 urteko 5.055 haur sartuko dira guztira datorren ikasturtean Haur Hezkuntzako zikloan, Nafarroako hezkuntza-sareko funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetan. Zifra hori iazkoa baino zertxobait handiagoa da, iaz 4.902 erregistratu baitziren.