angle-left Eduardo Rubio irakaslea, Nuestra Señora del Huerto ikastetxekoa, EduPlat Hizkuntzen Nazioarteko Biltzarrean parte hartzeko hautatua, «Edpuzzle eta Classcraft hizkuntzen munduan» hitzaldiarekin

2022/12/09

Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko Eduardo Rubio Nubla irakaslea hautatu dute Espainia osoko irakasleen artean «Edpuzzle eta Classcraft hizkuntzen munduan» txostena aurkezteko EduPlat Hizkuntzen Nazioarteko Biltzarrean, Europar Batasunak diruz lagundua, 2022ko abenduaren 17an Portugalen egingo dena. Bere hitzaldia hizkuntza eskoletan hezkuntza baliabide berritzaileak erabiltzeari buruzkoa izanen da.

EduPlat irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta mundu osoko irakasleekin hezkuntza-baliabideak partekatzea du helburu. Eduardo Rubiok beka bat lortu du, EBk kofinantzatua, Portugalen txostengile izateko, eta, gainera, Gamifikazioari buruzko Atenasko kongresurako izendatu dute.

Informazio osoa eskuratzeko (aurkezpenak, webgunea, entzule gisa izena ematea, etab.), esteka honetan klik egin behar da

Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975