angle-left Laguntza programak Hezkuntza Emozionaleko eta Haur Hezkuntzako aditurik onenetako batzuk bilduko ditu Iruñean

2020/01/22

Laguntza programako prestakuntza saioek, otsailean eta martxoan, Iruñean, Hezkuntza Emozionalaren eta Haur Hezkuntzaren arloan gaur egun dauden erreferente garrantzitsuenetako hiru izanen dituzte.

Rafael Bisquerra, Eva Bach eta Carmen Boqué dira. Aditu horiek emanen dituzten ikastaroetako saioetara joan nahi duten irakasleek lotura honen bidez eman behar dute izena:

http://formacionprofesorado.educacion.navarra.es/web/eu/inscripciones-3/

Zehazki, otsailaren 11n (Hezkuntza Departamentua) eta 12an (Hezitzaileen Eskola) emanen ditu Rafael Bisquerrak Hezkuntza Departamentuaren egoitzan (Iruñean) eginen diren prestakuntza saioak. Izenburu hau izanen dute: “Ekologia emozionala”.

Bisquerra, besteak beste, Bartzelonako Unibertsitateko (UB) Hezkuntza Emozionala eta Ongizatea (PEEB) eta Adimen Emozionala (PIE) gradu-ondokoen zuzendaria da.

Bestalde, otsailaren 18an eta 19an ikastaro honetan berean parte hartuko duen Eva Bach, aitzindarietako bat da hezkuntza emozionala eta hazkunde pertsonala Katalunian eta Espainiako beste autonomia-erkidego batzuetan sartzen. Pasioz bizi ditu hezkuntza eta giza harremanak.

Gaur egun irakasleen, familien eta helduen etengabeko prestakuntzan dihardu.

Azkenik, Carmen Boquek (Ramón Llull Unibertsitatea) Laguntza programako “Haur Hezkuntza” ikastaroan parte hartuko du martxoaren 16an eta 17an, Hezkuntza Departamentuan. Boqué hezkuntza munduko eta gatazken kudeaketa positiboko hainbat elkartetako kidea da; besteak beste, Rosa Sensat, Association for Conflict Resolver, Ponts de Mediació eta Peace Education Comission entitateetakoa.