angle-left Datorren astelehenean, azaroak 23, EGA ziurtagiria lortzeko matrikula epea irekiko da

Hautagaiek abenduaren 17ra arte eman ahal izango dute izena

2020/11/19

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak datorren astelehenean, azaroaren 23an, ireki du Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko matrikula egiteko epea, eta abenduaren 17ra arte iraungo du. Interesdunek modu telematikoan formaliza dezakete matrikula, Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokor Elektronikoan edo Informazio Bulegoan, 08: 30etik 14: 30era, baina aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

Izangai bakoitzak 26,20 euro ordaindu beharko ditu azterketa-eskubide gisa. Lehen kategoriako familia ugarien kasuan 13,10 euro ordainduko dira, eta matrikula doakoa izango da bigarren kategoriako familia ugariko kideentzat, deialdiaren oinarrietan jasotzen den bezala. Informazio gehiago lor daiteke interneten, EGA tituluari buruzko Nafarroako webgunean edo 848 42 66 13 eta 848 42 65 93 telefonoetan.

 Hiru proba

Titulua lortzeko hiru proba gainditu behar dira: atarikoa, idatzia eta ahozkoa. Lehen deialdiko azterketak, atarikoa  izenekoak, 80 galderako test bat izango du, hizkuntza-baliabideen ezagutza eta ahozko zein  irakurmenaren ulermena ebaluatzeko.

Bigarren proba idatzizkoa da, eta bi lan egin behar dira: Bat 180 hitzekoa, eta bestea 250 hitzetik gorakoa, gutxienez. Ebaluazioa amaitzeko, ahozko proba bat egingo da, eta bi ariketa izanen ditu. Lehenengoa, testu bati buruzko ahozko azalpena, bost minutukoa, eta, bigarrena, hamar minutuko elkarrizketa.