angle-left Datorren astelehenean zabalduko da Zubiarteko euskara-ikastaroetan izena emateko epe berria

Hutsik geratu diren plazetan izena eman daiteke urtarrilaren 16tik 22ra bitartean

2023/01/11

Hezkuntza Departamentuak ezagutzera eman du Zubiarte Euskaltegi Publikoakhelduentzako eskaintzen dituen euskara ikastaroetan izena emateko epe berria: urtarrilaren 16tik 22ra. 

'Euskara helburu' lemapean euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. EGA eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ditu. Halaber, mintzamena lantzeko berariazko ikastaroa B2 mailan. Matrikulazio epe berri honekin ikasturtean zehar martxan diren taldeetan sortu diren hutsuneetan izena emateko aukera izanen du euskara ikasi nahi duenak.

Ikastaroak modu presentzialean goiz, arratsalde eta gaueko ordutegietan eskaitzen dira, eta txandaka joateko aukera dute ikasleek. Ikas-prozesua auto-ikaskuntzan egiteko modalitatea ere badago maila guztietan, modalitate horretan astero mintza saioa egiten da aurrez aurre. 

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte eskola ordutegitik kanpo eta dohainik Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Planaren parte baitira. 

Informazio osoa euskaltegiaren web orrian. Izen-ematea online eginen da. Aurrez aurre egin nahi izanez gero, 848431010 telefonoa deitu behar da hitzordua eskatzeko edo euskaltegiko postara idatzi.