angle-left Zubiarte Euskaltegi Publikoan plaza libreetan izena emateko aukera zabalduko da datorren astelehenean

Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean izango da euskara ikastaroetan matrikula egiteko epea, ikasle berriek urtarrilaren 21ean hasiko dituzte klaseak

2019/01/09

 

Hezkuntza Departamentuak Zubiarte Euskaltegi Publikoan 2018-2019 ikasturteko helduentzako euskara ikastaroetako plaza libreetan izena emateko epea ireki du. Urtarrilaren 14tik 20ra izanen dute matrikula egiteko aukera eta urtarrilaren 21ean hasiko dituzte eskolak ikasle berriek.

Euskaltegiak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu, A1, A2, B1, B2, C1 eta EGA ordutegi ezberdinetan 09:15-11:45, eguerdian, 17:00-19:30 eta 19:30-21:00etara. Honakoak dira eskaintzen diren ikastaroak:

-10 orduko ikastaroak, B2 mailan, astelehenetik ostegunera, goizez.

-6 orduko ikastaroak, ikastetxeetan eguerdian, ikastetxeetako gurasoentzat zein jende guztiarentzat.

-6 orduko ikastaroak. Autoikaskuntza, bi orduko mintzamena Zubiarten eta on-line lan egiteko 4 orduko konpromisoarekin. Maila guztietan A1+, A2, B1, B2, C1 eta EGA.

-4 edo 5 ordu astean, aukeran astelehen eta asteazkenean edo astearte edo ostegunean, maila guztietan A1+,A2, B1, B2, C1 eta EGA mailan.

-4 ordu astean. Mintzamena goizean B2 mailan. Eta kanpoko ikastaroak Antsoain eta Orkoienen 17:00etatik 19:00etara.

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahal izango dituzte, beren formazioaren baitan, eskola ordutegitik kanpo eta dohainik.

Izen ematea Zubiarte Euskaltegi Publikoaren webgunean edota egoitzan bertan (Zubiarte kalea 13, Uharte) egin daiteke. Informazio gehiago nahi izanez gero: 848431010 edo euszubia@educacion.navarra.es