angle-left Eskolako literatur kanona Lehen Hezkuntzan abiatuko da

2019/09/25

Bigarren Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan ikasleen literatura-hezkuntza garatzeko ezinbestekoak ikusten diren liburu-zerrenda osatzeko, eta liburu horiek lantzeko proposamen didaktikoak eskaintzeko xedez, Eskolako Literatur Kanona egitasmoa osatu du EIBZk, aipatu etapetako irakasleei zuzendua.

Duela bi urte abiatu zen Eskolako Literatur Kanona eta ikasturtez ikasturte sendotzen ari da. Bigarren Hezkuntzan dagoeneko 17 proposamen didaktiko daude EIBZren Baliabideak web orrian, irakasle guztientzat eskuragarri.

Kanonak Lehen Hezkuntzara jauzi egingo du aurten. Aditu talde batek LHrako funtsezkoak diren liburuen zerrenda osatu du eta horietako seiren gaineko proposamen didaktikoak prestatu ditu. Honako idazle eta adituok osatu dute taldea: Xabier Etxaniz Erle, Asun Agiriano, Idoia Sobrino, Lorena Gil eta Imanol Mercero. Juan Kruz Igerabide Literatura Unibertsaleko aholkulari gisa aritu da.

EIBZk Eskolako Literatur Kanona egitasmoa Lehen Hezkuntzan ikastaroa antolatu du, baliabide didaktikoak aurkezteko eta horiek gelan nola erabili azaltzeko. Hizlariak hauexek izanen dira: Asun Agiriano, Idoia Sobrino, Haizea Galarraga, Xabier Etxaniz eta Imanol Mercero.

 

Onartuen zerrenda ikusteko LOTURA

Kontaktua: Amaia Irazusta
Mezu elektronikoak: eibz.liburutegia@educacion.navarra.es
Telefonoa:848 43 10 21