Datorren larunbatean, ekainak 29, amaituko da Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Kultura Zientifikoaren Masterrean aditu titulua ateratzeko laguntzak eskatzeko epea. Hezkuntza Departamentua jakitun da zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikekin lotutako ikasketen zaletasuna bultzatzeko dagoen defizitarekin, arlo horrek gainera bereziki eregiten die emakumeei. Horregatik, Departamentuak 25 laguntza eskainiko ditu, laguntzako gehienez 800 euro bideratuz. Azken finean, laguntzen helburua kultura zientifikoa sustatzea da, bereziki irakasleen eta gurasoen artean, horiek baitute eragin gehien haur eta gazteenengan.
Masterrak zientzia arloko aditu eta irakasleen parte hartzea izango du.
Laguntzen eskaera egin nahi dutenek Nafarroako Gobernuaren Zerbitzu Katalogoko tramiteko fitxa betez egin dezakete.