angle-left Behar bereziak identifikatzeko gida aurkeztu du Orientazio zerbitzuak

EDUCA erroldaren eguneratzearen eta prozedura irizpideak oinarri dituzten jardunaldiak Nafarroako orientatzaile guztiei, ikastetxe publiko zein itunpeetakoei, daude zuzenduak

2018/09/19

Tafalla aldeko orientzatzaileekin egin da lehen aurkezpena

Tafallan egin dute lehenengo aurkezpena eta Lekarozen izanen da bihar. EDUCA erroldaren eguneratzearen eta prozedura irizpideen inguruko azalpenak Nafarroko orientatzaile guztientzat dira, sare publikokoan nahiz itunpekoan ari direnentzat, hain zuzen ere.

Aurkeztutako gidak helburu bikoitza dauka. Batetik, Nafarroako ikastetxeetan lan egiten duten orientatzaile guztiek behar bereziak zehazteko irizpide berdinak elkar banatu ditzatela eta, bestetik, EDUCA erroldaren irizpideak ezarri eta prozedura komunak erabiltzea, baita berrikusketan ere. Eguneratze hau Aniztasunari erantzuteko Planean jasotzen den eginkizunetako bat da.

EDUCA errolda hezkuntza beharra dituzten ikasle guztien datuak biltzen dituen datu-basea da, izan berariazko beharrak dituztelako, Goi mailako gaitasunak dituztelako, hezkuntza sistemara berandu gehitu direlako, arrazoi pertsonalengatik edo eskola testuinguruagatik edo ikasteko zailtasunak izateagatik behar bereziak dituztelako.

Aurkezpen egutegia

Nafarroa osoan zehar aurkeztuko dute gida egunotan. Gaur, esaterako, Tafalla aldean ari diren orientatzaileei egin zaie aurkezpena eta bihar, berriz, Lekarozen izango da. Irailaren 21ean, ostiralarekin, Tuteran eginen dute aurkezpena, irailaren 24an Irurtzunen, 26an Iruñean eta Zangozan eta 28an, azkenik, Lizarran, inguruko orientazio-pertsonal guztiari zuzenduta.

Aurkezpenak goizez egiten ari da Hezkuntza departamentua eta hala eginen dira hileko koordinazio bilerak ere, aipatutako eremu beretan. Izan ere, koordinazio-egutegiak hilero bilera bat egitea ezartzen du, aste honetan bertan hasita, 2019ko ekainera bitartean.

OrientaNafarroa plataforma berritua

Hezkuntza departamentua, gainera, giden aurkezpenarekin batera, orientaziorako erabiltzen den online plataforma berritua aurkezten ari da. Nafarroako orientatzaileen arteko koordinazioa errazteko asmoz sortutako tresna hau Departamentuko Hezkuntza Teknologia eta Informazio Sistemen zerbitzuarekin elkarlanean, orientatzaileen talde-motoreak gidatuta, urrutiko koordinazioa errazteko eraberritu egin dute.

Horrela sortu da OrientaNafarroa, sare publikoan ari diren orientatzaileen barne funtzionamenduko hezkuntza eremu birtuala; alegia, orientazioan ari diren profesionalen koordinaziorako plataforma. Aipatutako eremu geografikoetan egiten ari diren koordinazio egutegia baliatuz ari dira, aldi berean, plataformaren berri ematen; izan ere, legegintzaldi honetan izan da eraberritzea eta aurretik zegoen moodle sistema ordezkatu du.