angle-left Maskara erabiltzea ez da derrigorrezkoa izango Nafarroako ikastetxeetan apirilaren 25etik aurrera

COVID-19aren aurrean kalteberak diren irakasle eta irakasle ez direnentzat, erabilera arduratsua gomendatzen da

2022/04/22

Datorren astelehenetik aurrera, hilak 25, maskararen erabilera ez da derrigorrezkoa izango Nafarroako ikastetxeetan.

Nafarroak hezkuntzaren esparruan aplikatuko ditu apirilaren 19ko 286/2022 Errege Dekretuan barne hartutako neurriak, zeinek COVID-19ak eragindako krisi sanitarioaren egoeran zehar maskaren erabilerarekiko derrigortasuna aldarazten duena. Arau horren harira, hezkuntza esparruan hala nola esparru komunitarioan neurri berdinak aplikatuko dira.

Ondorioz, maskaren erabilerak, oro har, derrigorrezkoa izateari utziko dio, bai ikasleentzat eta bai irakasleentzat eta zentroetan irakasle ez diren langileentzat. Hezkuntza Departamentuak igorriko du Nafarroako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetara, maskararen erabilerarekin lotutako idatzizko instrukzio eguneratua; betiere azpimarratzen da derrigorrezkotasunik gabeko egoera haietan maskara erabiltzen jarraitu nahi duten pertsonekiko arreta eta errespetu berezia kontuan hartzeko beharra, aniztasunarekiko errespetua sustatze aldera.

COVID-19arekiko kaltebera izaten den irakasle eta irakasle ez den ororentzat (immunodepresioa arrazoi intrintsekoagatik edo estrintsekoagatik eta haurdun daudenak), Hezkuntza Departamentuko Lan Arriskuen Prebentzioko Sekzioak maskararen erabilera arduratsu bat gomendatu du, IIR kirurgikoa lehenestea zainduz, salbuespena izanik Prebentzioaren Sekzioko pertsonal sanitarioaren txostena; horrelako kasu zehatzetarako FFP2 maskara dagokio gomendioaren arabera. Irakaslea eta irakasle ez denaren kasuan, kaltebera izatean, 60 urtetik gora dituelako, Lan Arriskuen Prebentzio Sekzioak maskara arduraz erabiltzea gomendatzen du, IIR kirurgikoa lehenetsiz.

Esparru itxietan, pertsonen arteko 1,5 metroko tartea edota aireztapen egokia bermatu ezin denean; edo jendearekiko arreta orokorra derrigorrezkoa denean, gomendioa da maskararen erabilera arduratsua egitea, betiere IIR kirurgikoa lehenetsiz. Era berean, aldarrikatzen da salbuespen kasuetan barne hartu ez diren 3 urtetik aurrerako ikasleen kasuan, maskararen erabilera egiten jarraitu beharko dela garraio publikoan.

Hezkuntzak jakinarazi du ikastetxetan derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea lantegietan COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak agertzen direnean eta ziurtatutako kasu baten kontaktu hertsia izatean, Osasun Publikoak eman dituen adierazpenak jarraituko dira.