angle-left Elkartasun eskolek hamargarren urteurrena ospatu dute. Zorionak!

NUPen egin zuten ospakizun ekitaldia

2019/06/13

Elkartasun Eskolen sarean Nafarroako 51 ikastetxek parte hartzen dute eta 10 urte hauetan 30.000 ikasletik gora parte hartu du ekimenean. Atzo ospatu zuten NUPen urteurrena, tailer eta hitzaldiekin, besteak beste.

 

Elkartasun Eskolen programak eraldaketa soziala eta hiritartasun globalean trebatzen ditu irakasleak; azken batean, ikasleek munduan dauden desberdintasunez kontzientzia har dezaten. Horretarako parte-hartzaileak Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundearekin aritzen dira. Aurtengo ikasturtean Alboan, OCSI, SED, UNRWA, Fundación FABRE, Paz y Solidaridad, Oxfam Intermon, ACPP, ONAY, IPES, Proclade Yanapay eta Madre Coraje gobernuz kanpoko erakundeak ibili dira ikastetxeekin elkarlanean.