angle-left Eskola-porrotari aurre egiteko PROEDUCAR-Navarra programa abiarazi du Hezkuntza departamentuak

Parte hartu nahi duten ikastetxeek datorren ekainaren 30 arte izango dute eskaera aurkezteko aukera

2018/06/19

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak PROEDUCAR-Navarra programaren deialdia zabaldu du, programa honek eskola-porrota desagerraraztea eta garaia baino lehen eskola utz ez dadin lortzea du xede, modu horretara ikasle guztien hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta sustatuz. Datorren ikasturtean, 2018-19, ekimen honetan parte hartu nahi duten Haur eta Lehen Hezkuntza zein Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek ekainaren 30a bitartean eman dezakete izena.

Familien jatorri sozialak nahiz egoera ekonomikoak eragina izan ohi dute eskola-uzte tasa zein garaia baino lehen eskola uztearekin. Horrexegatik hezkuntzaren maila guztietan ikasle guztiek aukera berberak izan ditzatek, hezkuntza sistema osoaren gainean egin behar da lan, hezkuntza etapen kalitatea jaisten eta ekitatea kaltetzen duten oztopoak desagerraraziz. Bide horretan sortu da hezkuntza inklusioa helburu duen PROEDUCAR-Navarra programa.

Ekimen honen bitartez, ikasleen aniztasunari erantzungo dion proiektu malgua garatzeko bidea eskaintzen die Hezkuntza departamentuak ikastetxeei. Proiektua, hiru faseetan garatuko: inklusioa bermatzeko ekintzak, familien eta komunitatearen parte hartzea, ikastetxearen bizikidetza zein konpetentzien gaineko berrikuntza metodologikoak landuko dira. Guzti hori, ikasleen errendimendua hobetu eta eskola-porrotarekin eta absentismoarekin lotutako faktoreak identifikatu zein ikasgelan eta ikastetxean bizikidetza giro baikorra lortzeko helburuarekin.

Programa ikastetxe eta Hezkuntza departamentuaren artean sinatutako kontratu baten bitartez garatu da eta bertan zehaztuko dira alde bakoitzak garatu beharreko bete beharrak. Hezkuntza departamentuari dagokionean, honek irakasleei prestakuntza eskaintzea, azterketa eta diagnostikorako prozedura, kudeaketa eta antolaketa ereduak, jarduketa plan koordinatuen garapena eta ezarpena eta prozesu osoaren ebaluazioa egin ahal izateko. Gainera, kanpoko adituen laguntza eta aholkularitza eskainiko du beharrezkoa bada.

Hezkuntza departamentuak programa honetarako hautatuko dituen 15 ikastetxeen artean sareak sortuko dira jada absentismoa eta eskola-porrota sahiesteko berrikuntza proiektuetan parte hartzen duten ikastetxeen eta prozesu honetan parte hartu nahi duten ikastetxeen artean. Sare hauek, hezkuntza prozesu guztia gidatuko duen koordinatzaile bat izango du.

Deialdi honek, azken bi ikasturteetan Contrato-Programaren parte hartzen duten 25 ikastetxeen ekimenari jarraipena ematen dio.