angle-left Eskoletan lortzen den hizkuntza gaitasuna ikertu dute

Zein da eskolan landutako hizkuntzetan ikasleek eskuratzen duten gaitasuna, derrigorrezko irakaskuntza amaitzen dutenean? Zergatik gaitasun hori? Zergatik da desberdina ikastetxe bereko ikasleen artean? Zein beste aldagairen arabera lortzen da lortzen dena? Galdera horiek ikertzeko asmoz, EIBZko Yolanda Olasagarre Mendinuetak, Berriozarko Euskara Teknikari Rosa Ramos Alfarok eta NUPeko ikerlari Carlos Vilches Plazak D ereduko Bigarren Hezkuntzako hainbat ikastetxe hautatu eta ikerketa abiatu zuten 2016/17 ikasturtearen hasieran, eta ikerketa horren emaitza orain argitaratu du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak.

2019/03/25

Ikerketaren helburu nagusia DBHko ikasleen hizkuntza atxikimendua ezagutzea izan da, beti ere, atxikimendu hori hobetzeko helburuarekin, eta hobetzeko bidean zein esku-hartze jorratu behar diren zehazten joateko. Ikerketa ikasleen hizkuntza gaitasuna hobetzeko markoaren baitan txertatua dago, hiztun gaituak izateko bidean irakaskuntzak eskaini behar dituen jakintzak, moduak eta baliabideak hobetze aldera.

Helburu orokorra, beraz, Nafarroako D ereduko Bigarren Hezkuntzako ikasleen

euskararekiko diskurtsoa eta motibazioak ezagutzea izan da. Helburu zehatzak, berriz: gaztetxoen hizkuntzekiko bizipen eta diskurtsoak ezagutzea, motibazioan eragiteko esku-hartze bat diseinatzeko aukera aztertzea, eta, azkenik, ikasleen motibazioa elikatzeko lanetan irakasleek izan ditzaketen gaitasunak eta zailtasunak ezagutzea.

Ikerlariek ondorioztatu dutenez, Nafarroako DBHko 2. mailako ikasleek oro har, euskararekin duten lotura pozgarria eta betegarria da. Familia euskaldunetakoen kasuan horrela da argi eta garbi; gainerakoen azalpenetan ñabardurak agertu dira, esaterako ikaste prozesuak sortutako harridura eta urduritasuna. Aurrera begira, berriz, hainbat lan ardatz begiztatu dituzte. Batetik, eskolak ikasleen hizkuntza maila hobetzeko bideak aztertu eta jartzeko beharra, ahozkoa modu sistematiko eta planifikatuan lan egiteko. Bestetik, DBHko ikasleen euskararekiko atxikimendua propio landu behar dela ikusi dute egileek. Horretarako, barneko hizkuntza gatazka kudeatzeko baliabideak eskaini behar zaizkiela azpimarratu dute. Halaber, inguruan eta eragin eremupean dauden eragileekin elkarlanean aritzea mesedegarria dela uste dute: “Esku-hartzea eta ikerketa DBH osora zabaldu behar da eta hori guztia irakasleekin batera egin”.