angle-left Maiatzaren 11n, osteguna, estreinatuko da “Liebeslied -Robert & Clara” goi-mailako kontserbatorioan, musika, poesia eta mugimendua Schumannen inguruan

2023/05/09

Maiatzaren 11n (osteguna), 19:30ean, “Liebeslied (maitasun-kanta)- Robert & Clara” musika- eta eszena-proiektu berria aurkeztuko du Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle-talde batek.

Ikuskizuna Clara eta Robert Schumann konpositoreen Lied-i (“kanta”, alemanez) buruzkoa da. Interpretazio poetikoa da, eta bere maitasun-istorioa kontatzen du, musika, poesia eta gorputz-adierazpena publikoarekin emozioz komunikatzeko bide gisa biltzen dituen proposamen berezi batean.

Muntaia Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko hainbat espezialitatetako irakasle talde batek egin du, Leyre Lisarri, Mercedes Castaño, Idoia Somoza, Amaya Gargallo, Javier Pelegrín, Berta Pérez-Caballero, Maryló Istúriz, Andoni Eskutik eta Garaine Jorajuriak lagunduta.

Ekitaldi honetako protagonistak CSMNko hainbat ikasle izango dira: Ana Camilo eta María Ruiz kantariak (sopranoak), Roberto Olabarria (tenorea) eta Petrica Aryton eta Imanol Gamboa (baritonoak); Ana Lucía Navarro eta Miriam Sánchez instrumentistak (pianoa), Aitor Prada (biolina) eta Unai Villabona taldeko ikasle figuranteak (musikariak. Horiek guztiek, Leyre Lisarri piano-jole eta jardueraren koordinatzailearekin eta Mercedes Castañoren zuzendaritza eszenikoaren bidez, maitasun-istorio hunkigarri hau biziaraziko dute.

 

Hitzordua maiatzaren 11n (osteguna) izango da, 19:30ean, Iruñeko Fernando Remacha Musika Hiriko Auditorioan. Sarrera doakoa da, aitzineko eguneko 12:00etatik aurrera (maiatzaren 10a, asteazkena) Goi Mailako Kontserbatorioko atezaintzan bertan gonbidapenak jaso ondoren.