Ismael Loperena margolaria IES Valle del Ebron - Ismael Loperena margolaria IES Valle del Ebron - Dpto
Tuterako IES Valle del Ebroko ikasleek eta irakasleek margolari nafarraren artelanekin osatutako erakusketaz eta ondorengo hitzaldiaz gozatu zuten.
2018/10/15
Orainaldia bizitzearen garrantziaz ere jardun zen, gauza txikienekin zoriontsu izaten jakiteaz. Horregatik, uda honetan Genova hiriko batxilergoko ikasleekin oroitu zen, hondartzara txangoan zihoazela zubia erori eta hil ziren gazteekin hain zuzen ere. Era berean, bakardadearen ospe txarra ere baztertu nahi izan zuen. Bakardadea baita artistaren inspirazio iturria. Bere hilkutxaz ere mintzatu zen, joateko ordua iristen zaionerako iaz margotu zuenaz. Era horretan esan nahi izan zien heriotza modu naturalean hartu beharra dagoela.
Bere hitzaldiaz gain ikastetxeko ikus-entzunezkoen aretoan 30 lan utzi dizkie, tartean birziklatutako elementuen gainean bai eta oihal gainekoak ere. Tuteraz edo Bardeaz duen hausnarketaren inguruko lanak dira. Bardea hausnarketarako nafar monumenturik garrantzitsuena baita Ismael Loperenarentzat.
Informazio gehiago: