angle-left Amaitu dira Berako Toki Ona BHIko estalkia eraikitzeko lanak

968m2-ko azalera du eta 425.834 euroko kostua izan du

2022/02/22

Hezkuntza Departamentuak Berako Toki Ona BHIko patioko estalkiaren lanak amaitu ditu. Acemos Building Solutions, S.L.ren obrak 22x44 m2-ko pista bat estaltzen du, guztira 968m2-ko azalera duena. Cubiertas y Fachadas Larra, S.L.k egindako obrak lau hilabetetan gauzatu dira, 2021eko urritik 2022ko otsailera bitartean, 425.834,80 euroko aurrekontuarekin.

Estalkiaren diseinuak abangoardiako soluzio estetiko bat planteatzen du kolore griseko tonuak dituzten lerro sinpleei jarraituz. Jolastokiaren estalkia eraikitzeak ikastetxearen eskaerari erantzuten dio, aisialdian eguraldi txarretik babestutako hedapen-eremu bat izateko, eta, gainera, eskola-esparruan aire zabaleko jarduerak egitea sustatzen du.

Beste estalki batzuk

Hezkuntzak iaz jarri zuen martxan Iruñeko Iturrama BHIko estalkia, 768m2-ko azalera zuena. Gainera, 1.195.000 €inbertitu zituen beste sei ikastetxetan, eskola-jolastokiak estaltzeko obra horiek egiteko. Leitzako Amazabal BHIko estalkiak eraiki dira, 280.000 euroko aurrekontuarekin; Doneztebeko San Miguel Ikastetxe Publikoaren estalkia (300.000 €), Villatuertako San Veremundo Ikastetxe Publikoaren kirol-pistaren estalkia (125.000 €), Berbintzanako Arga Ibaia Ikastetxe Publikoaren patioaren estalki partziala (35.000 €) eta Burlatako Ermitaberri Ikastetxe Publikoaren sarreraren estalkia (35.000 €).