angle-left Amaitu dituzte Abartzuzako Zamadia ikastetxe berriko lanak

Ikastetxeak Haur eta Lehen Hezkuntzako bost unitate ditu

2020/06/16

Bukatuta daude Abartzuzako Zamadía ikastetxe berriko obrak. Astelehen honetan, ekainaren 15ean, eman da ikastetxe berria behin betiko.

Eraikuntza-lanak 2019ko maiatzaren 20an hasi ziren. Proiektua 1.710,940 eurotan esleitu zen, BEZ barne, eta hasierako exekuzio-epea zazpi hilabetekoa da. Epe hori atzeratu egin da eraikuntza-enpresak, ABEE enpresak, bi luzapen eskatu dituelako. Abartzuzan, bata 2019ko abenduan eskatua eta bestea 2020ko otsailean.

Zentro berria, “baserri eskola” kontzeptupean eraikia, La Pieza Roya alderdian dago eta 1.099 metro karratu erabilgarri (1.223,5 metro karratu eraikiak) dituen beheko solairu bakarra du, landa-ingurunearen estetikari jarraituz. Energia-kontsumo ia nulua izango du, eta 1.367,67 metro karratuko kanpo-espazioa.

Ikastetxeak Haur eta Lehen Hezkuntzako bost unitate ditu eta Abartzuzako, Lezaungo eta Deierriko eta Gesalazko haranetako hezkuntza beharrei erantzuten die.