angle-left Fiteroko Juan de Palafox Ikastetxe Publikoa handitzeko lanak amaitu dira

Zentroak datorren astetik aurrera erabili ahal izango ditu espazioak

2023/10/09

Hezkuntza Sailak Juan de Palafox ikastetxe publikoa handitzeko lanak amaitu ditu. Departamentuak Construcciones Boresteri esleitu zizkion zentroa handitzeko obrak, 6 hilabeteko epean eta 804.281,68 euroko prezioan. Lanak 2022ko ekainaren 21ean hasi ziren eta urte horretako abenduaren 22an bukatu behar ziren. Hala ere, lanak eten egin ziren urte hartako urrian, eta Hezkuntza Departamentuak hainbat lan egin behar izan zituen ikastetxeko erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko.

 

Ondoren, departamentuak jatorrizko obra kontratua ebatzi zuen eta egiteko zeuden obrak Construcciones Garbayo Ayensa, S.A.ri esleitu zizkion, 696.960 euroren truke eta 4 hilabeteko epean. Lanak 2023ko ekainaren 4an hasi ziren berriro eta aste honetan bukatu dira. Beraz, zentroak datorren astetik aurrera erabiltzen ahalko ditu espazioak, espazio berriak garbitu eta ekipatu ondoren. Herriko hezkuntza komunitate osoaren laguntzari esker, ikastetxeak normaltasuna berreskuratuko du 2023-2024 ikasturtean.

 

Handitzeak irakaskuntza-espazio berrien ezaugarri guztiak dituzten 5 gela berri gauzatu ditu, psikomotrizitate-gela berri bat egokitu da, komun-talde berri bat prestatu da eta igogailua jarri da, ikastetxeko irisgarritasuna konponduz. Gainera, erreforma horri esker, ikastetxeak behar adina leku izanen du sotoko solairuan beste jantoki bat jartzeko, hala eskatzen badu.

 

Proiektuaz eta obren zuzendaritzaz arduratu den arkitektura taldea Cornago eta Bonal S.L. izan da. eta exekuzio zuzendaritzaz arduratu den taldea Sisthema Lezkairu SLP izan da.