Iruñeko Vázquez de Mella-Bayonne HLHIPak nazioartekotzearen aldeko apustu irmoa egin du. - Iruñeko Vázquez de Mella-Bayonne HLHIPak nazioartekotzearen aldeko apustu irmoa egin du. - Dpto
2024/08/30
Vázquez de Mella-Bayonne Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoak (HLHIP) hobekuntza eta berrikuntzaren aldeko apustu sendoa egin du Erasmus+ programa ospetsuaren bidez.
Ikastetxe horrek Erasmus Akreditazioa lortu du 2027. urtera arte, eta, horri esker, ikasleek eta irakasleek doako mugikortasun-jardueretan parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko hainbat herrialdetan.
Erasmus+ programa aukera paregabea da esperientziak trukatzeko, prestakuntza espezializatua jasotzeko eta beste herrialde batzuetako ikasle eta irakasleekin harremanak estutzeko, truke kultural eta kolaboratibo baliotsua sustatuz.
2023-2024 ikasturtean, Vázquez de Mella-Bayonne HLHIPko hamasei irakaslek astebeteko mobilizazioetan parte hartu dute, Eslovenian, Grezian, Finlandian, Herbehereetan, Polonian eta Turkian, besteak beste. Esperientzia horiei esker, irakasle-taldeak hezkuntza-ikuspegi eta -metodologia berriak eskuratu ditu, eta, zalantzarik gabe, ikastetxeko ikaskuntza-ingurunea aberastuko dute.
Gainera, datorren 2024-2025 ikasturteak mugarri garrantzitsua ezarriko du ikastetxean nazioarteko proiektu horretan, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzako doako mobilizazioak hasiko baitira. Erasmus+ programari esker, ikasleak beste herrialde batzuetako korrespontsalekin bizi ahal izango dira, kultura berriak ezagutu eta ikastetxean ikasten dituzten hizkuntzak praktikan jarri, frantsesa eta ingelesa, esaterako.
Baina ikaskuntza ez da ikasgeletara mugatzen. Programak, gainera, Europako beste ikastetxe batzuetako ikasleek osatutako nazioarteko orkestretan sartzeko aukera ematen die ikasleei. Orkestra horietan, haurrek eskolan ikasten dituzten musika-tresnak jo ahal izango dituzte, hala nola akordeoia, txeloa, klarinetea, zeharkako txirula, gitarra, pianoa eta biolina. Ingurune multikultural horretan, beren trebetasun artistikoak eta kulturarteko sentikortasuna garatu ahal izango dituzte.
Ekimen honekin, eta Erasmus+ programari esker, Vázquez de Mella-Bayonne HLHIPak kalitatezko hezkuntzarekin eta ikasleen prestakuntza integralarekin duen konpromisoa indartzeaz gain, Europa batuago eta solidarioago bat eraikitzen laguntzen du, non hezkuntza etorkizun hobe baterako zubia den.
Bideoak eta irudiak ikusteko, egin klik HEMEN
Kontaktua: Elisa Echenique
Mezu elektronikoak: eechenie@navarra.es
Telefonoa:848426975