angle-left Francesca Fiorell

“Mirando hacia el norte. La lección de Adolf Loos en la experiencia moderna de la arquitectura italiana. Años 20/50.”

2019/01/17

 

 

 

Adolf Loos-en (Brno, 1870) inguruko monografiko bat oparitu zioten Francesca-ri, 2015.urtetik  Doktorea denari, Italiako bere lehen unibertsitate urtean. Liburu horrek bere ikertzaile nahia piztu zuen berehala eta Nafarroako Unibertsitateko “Diseinu Arkitektonikoko Masterra”-k nahi hori nabarmen handitu zuen; batez ere, Maristella Casciato, Jorge Francisco Liemur edo Stanislaus von Moos bezalako famatuek eskainitako ikastaroei esker.

 

 

Francescaren tesia, Adolf Loos arkitektoak, arrazionalismo arkitektonikoaren aitetako bat dena,  aztertutako Arkitektura Modernoaren kritikan eta historian oinarritzen da. Fiorelli “20. eta 50. hamarkadetako ekitaldi eta arkitektura batzuen, kritika eta italiako errealitate modernoaren interpretaziorako” Loos-en ekarpenetan oinarritu da. Franceskak ez du gustuko haren ikerketak eztabaizaezinak izatea eta horregatik, nahiago du “eztabaidaezin” terminoa erabili beharrean “iradokitzaile” terminoa erabiltzea, era berean, “lanak ‘ismo’ jakin batzuen sailkapen” sinpleetatik harantzago joaten saiatzen da eta horretarako Adolf Loos-en ‘aldaezinak’ erabiltzen ditu prozesu kritiko-historikoko gako bezala, “sinplifikazio formalarekin erlazionatutako gakoak, mediterraneorako, eta arkitekturako paper sozialerako arreta”, Francescak azaltzen duen bezala.

 

 

Gaur egun, Fiorelli lan profesionala alde batera utzi du eta denbora honetan haren produkzio zientifikoa handitzen dabil zenbait aldizkari espezializatuetan argitaratuz eta haren tesiaren gaitegiaren inguruko batzarretan parte hartuz. Zentzu honetan, Francescak dioen bezala “edozein jakin-min ikerketa berri baten hasiera puntu bihurtu daiteke”, horrela ezagutzan eta aurrerabidean aurrera eginez.