Gimenok nabarmendu du LOMLOE “lehenengo legea dela desgaitasuna duten pertsonen eskubideak hezkuntza-sistemaren printzipio gidari gisa hartzen dituena” - Gimenok nabarmendu du LOMLOE “lehenengo legea dela desgaitasuna duten pertsonen eskubideak hezkuntza-sistemaren printzipio gidari gisa hartzen dituena” - Dpto
Nafarroako CERMINek antolatutako on line mintegian parte hartu du Hezkuntza kontseilariak
2020/12/18
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailburuak, Carlos Gimenok, gaur, CERMIN Navarrak antolatutako "Hezkuntza Inklusiboa eta Kalitatekoa" on line mintegiaren irekiera-ekitaldian nabarmendu duenez, "LOMLOE izango da urritasuna duten pertsonen eskubideak hezkuntza-sistemaren printzipio gidari gisa sartu dituen lehen hezkuntza-legea".
Gimeno sailburuak hitzaldi bat eman du, eta bertan esan du “hezkuntzak inklusiboa izan behar duela”, eta agerian jarri du “hezkuntza-lege berri batekin gauden une erabakigarria, LOMLOE, hain zuzen ere; izan ere, horrek erraztu egiten du erregimen inklusiboagoa duten familiak aukeratzeko askatasuna, ikasleen hezkuntza-beharrak hobeto artatzen dituena eta ikastetxe arruntetako baliabideak areagotzen dituena, ikasleak eskolatzeko ratioak murriztuz”.
Lege berriaren berrikuntzen artean, hezkuntza- eta prestakuntza-arrakasta ibilbide pertsonalizatuagoekin sustatzeko neurriak ere aipatu ditu Hezkuntza sailburuak.
Hezkuntza Sailak, Gimenok nabarmendu duenez, “sistema goitik behera aldatzen ari da, aniztasunarekiko arreta hobetzeko; horretarako, esate baterako, hezkuntza inklusiboaren mapa egin du, edo hezkuntza-laguntzaren berariazko beharrak dituzten ikasleak modu orekatuan banatzeko onarpenari buruzko foru dekretuaren proiektua garatu du”.
CERMIN Navarrak antolatutako mintegi honen hasieran, Hezkuntza sailburuak, gainera, Foru Gobernuak dagoeneko hartu dituen beste neurri batzuk berrikusi ditu, hala nola Proeducar-Hezigarri programak eta irakaskuntza partekatuko programa indartzea, etxez etxeko laguntza hobetzea, “gizarteratzeko berariazko baliabide espezializatuen zuzkidura nabarmen handitzea edo ikastetxe arruntetan egitura berriak sortzea, Bigarren Hezkuntzan sortutakoak bereziki aipatuta”. “Hezkuntzak gehitu egin ditu inklusioari laguntzeko teknikarientzako eta fisioterapeutentzako baliabideak, eta beharrak dituzten ikasleen garraio-zerbitzua berrantolatu du”, aipatu du.
Azkenik, Gimeno sailburuak jakinarazi du laster aurkeztuko dela Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroaren (CREENA) foru dekretuaren proiektua, programen bidezko funtzionamendu berriarekin, hezkuntza-eragileek komunikazio eraginkorra izan dezaten. “Hezkuntza presentziala, pandemia garaian sailaren helburu ukaezina”, esan du Hezkuntza sailburuak, “ikasle guztientzako aukera-berdintasunaren alde lan egiteko aukera ematen ari da”.
Webinarraren irekiera-bideoa, Carlos Gimeno Gurpegui kontsjeroaren eskutik